killers
SARRERA: hastapenetik 1999 arte

Bruno DOLHEGUY hasierako formaziotik « bizirik irautzale » bakarra da. 1984an, oraindik gitarra ritmiko joilea da bakarrik. Momentu horretan 5 musikari kontatzen dituen taldeak bere estrena egiten du Baionan, Euskal Herrian sor lekua baita...

Formazio horrek 2 album grabatuko ditu : “ FILS DE LA HAINE” (1985) eta “ DANGER DE VIE”( 1986) eta emanaldi anitzen ondotik taldea bereizten da beste iritzi batzuengatik. Bruno DOLHEGUYk segitzen du line-up berri batekin. Bertze 2 album sorraraziko ditu formazio berri honekin: “MISE AUX POINGS” (1987) & “RESISTANCES” (1989).

Kantari berriak erabakitzen duelarik musikarekiko aktibitateak uztea, Bruno DOLHEGUYk, gitarra baztertu gabe, kantuari lotzen da. Eta, 1991an, KILLERS taldea laukote bat bihurtzen da. Formazio honek 3 album estudio grabatzen ditu: “CITES INTERDITES” (1992), “CONTRE-COURANT”(1995), “FORT INTERIEUR”(1998) baita ere live bat “ENNEMIS EN PUBLIC”(1996).

“FORT INTERIEUR” atera bezain laster, Bruno DOLHEGUYk erabakitzen du line-upez aldatzea heavy talde batek beharrezkoa duen sua sendo atxikitzeko asmoarekin...

KILLERS BERRIA: 1999tik 2001arte

Bruno DOLHEGUY( gitarra, kantua), Patrick OLIVIER (apala), Nicko ANDRIEU ( bateria),Thierry ANDRIEU (Lead gitarra, koruak)

Formazio honekin du KILLERSek bere bederatzi garren albuma ateratzen 1999an. Diskoa “109” deitzen da eta urte baten buruan “MAUVAISES GRAINES” ateratzen da (2000ko azaroan). Disko honek hartuko ditu errespetu eta goresmeneko kritika ugari.
“ MAUVAISES GRAINES” diskoa kari Bruno DOLHEGUY berriro harremanetan sartzen da Xavier LORENTE marrazkilariarekin, berak egin baitzituen taldearen lehen logoa eta “FILS DE LA HAINE” diskoaren azala.

1999ko udan, KILLERS taldea gomitatua da Wacken-eko (Hamburgo, Alemania) fama handiko festibalan, nazioarteko heavy izen handienekin.
Alemanian ukan duten ongi etorri beroak zer ikustekorik izanen du Brunok erabakiko duelarik “MAUVAISES GRAINES” diskoaren ingelesezko itzulpen bat egitea.

« KILLING GAMES » Urrats bat gehiago

Proiektu hau kausitzeko, XAVIER LORENTEn kolaborazioa eskatzen du hitzen idazteko.
Frantses eta ingeles hizkuntzak desberdinak direlako elasturiaren aldetik, doinu batzu berriz egokituak eta antolatuak izan dira. Halere, XAVIER LORENTE-k Bruno-ren tankera oldarkorra eta “KILLERS touch” derrigorrezko hori atxikitzea lortu du. Haatik, frantses diskoarekin ez nahasteko, azala eta liburuxka birmoldatuak izan dira; horregatik “KILLING GAMES” egiazko diskoa bat da eta ez “MAUVAISES GRAINES” diskoaren aldaki bat.

“KILLING GAMES” 2001eko udaberrian ateratzen da eta nazioarteko prentsak ongi etorri egiten dio . (adibidez, “disturbing times” aurkitzen da METAL HAMMER ISRAEL ospeko “sampler-ean” ).

“MISE AUX POINGS 2001” kontzertuak, albumak & multimedia

“MAUVAISES GRAINES” eta “KILLING GAMES” albumak atera ondoren, Bruno Dolheguy eta bere multzoak bidea hartzen dute hexagonoa zeharkatuz kontzertu parrasta bat eskaintzeko. Bi kontzertuen artean, KILLERSeko buru historikoak denbora hartzen du aspalditik bihotzean duen proiektu bat kausitzeko: “MISE AUX POINGS” diskoaren ber eguneratzea, taldearen hirugarren albuma. Taldearen “Ahotza” gaurgoitik dela kontsideratuz eta diskoa hau gaztetu behar zela zuzen den bezala pentsatuz, Bruno-k diskoa honen kantu zatiak berriz grabatzen ditu eta zuzenki ber bataiatzen du: “MISE AUX POINGS 2001”.
Bere publikoari leialtasun osoa erakusteko urdurian, XAVIER LORENTEri eskatzen dio packaging berri bat asmatzea berezia den album honentzako eta erabakitzen du diskoarekin batera Olivier NELLIk egin duen hamar minutuko bideo bat gehitzea non KILLERS agertzen den Backstage-an eta kontzertuetan.

 

BETIKOTZ... zorigaitzak KILLERS jotzen du

Hilabeteak pasa dira eta KILLERSek web gune bat eta hastapenetik sostengua erakutsi dutenekin hurbil egoteko mailing-lista bat osatu dute. Azken urte hauen balantzea biziki baikorra da eta etorkizun ona iragartzen du taldearentzat. “MISE AUX POINGS 2001” diskoa atera aurretik eta Bruno DOLHEGUYk gustura erraten duelarik talde hori dela ezagutu duen onena, Nicko ANDRIEUk, taldearen bateri joilea, bizia galtzen du moto istripu batean. Nicko-ren heriotza izugarriko golpea da KILLERS eta bere aldeko jarraileentzat baina, Thierry ANDRIEU-ren adostasunarekin, taldeak antzina jokatzea erabakitzen du , haien iduriko izanen baitzen hil den lagunaren nahimena.

1999ko azaroan, Nicko-k jadanik ukana zuen bide istripu bat eta Florent POUEY-ek taldeko road bateri joileak ordezkatu zuen Bretainian iragan zen kontzertu batean. Florent eta KILLERS-ek abentura anitz elkarrekin bizi zituzten jadanik ( WACKEN-ena adibidez) eta, zentzuzko den bezala, taldeak erabakitzen du formazioaren makiltxoak bere eskuetan gelditu behar direla.

2001eko urtearen azken sei hilabetetan, KILLERSek kontzertu anitz eskaintzen ditu Frantzian zehar eta Bruno DOLHEGUY-k gogotik ematen ditu elkarrizketak Nicko omentzea ahantzi gabe. “Mise aux poings 2001” albuma ofizialki ateratzen da urriaren 13an. Disko osoa Nicko-ri eskainia da, duela hilabete gutxi zendu den lagunari, baina azken momentuan Brunok gehitu duen “Pour toujours” tituluarekin gehiago zuzentzen diote eskaintza.

Urtearen bukaeran, “KILLING GAMES-i ” inpresio errusiar bat egiten zaio BALTIKO HERRI eta RUSIArentzako. Barneko liburuxka arinki berrikusia da (argazki batzuk gehituak dira) baina xehekeri hauek eta ziritikoz egin diren gehitzeak dute egiazko berezitasun bat osatzen “collector” bat eginez talde honetako errabiatu guztientzat.

“ HABEMUS METAL” Otsoak Parisen sartu dira

Nicko ANDRIEU bateri jolearen heriotzaz geroz, KILLERS taldeak anitz ibili da, bai duten tristura ahanzteko baita ere baterian ordezkatu duen Florent POUEY trebatzeko. 2001 urtearen bukaeratik 2002 udazkena arte, taldea Frantzian zehar ibiltzen da eta bere lehen data egiten du Parise bertan, Dunois klubean. Pariseko kontzertu hau egiazko gertakari bat bezala presentatua da prentsa berezian eta filmatua izan den zati bat agertuko da “ROCK HARD” aldizkariaren samplerean. Haien ager molde aktibitatea baztertu gabe, KILLERS estudioan sartzen da 2002ko udaren hastapenean hamahirugarren albumaren oinarrien emateko: “HABEMUS METAL” diskoa urte horretako azaroaren 15an aterako dena.

Album honen kalitatea ospatzeko egiten diren kronikak bihotz batekoak dira; ROCK HARDek dio: “ ...Habemus Metal da, dudarik gabe, orain arte egin den Metal album hoberena Molièren hizkuntzan, beraz bazterrean utzi aurreiritzi guztiak eta bonba hau ez hutsegin”.

Segidan, KILLERSek HARD ROCK MAGAZINEko irakurleek urtero egiten duten lehiaketan lehen tokia hartzen du eta saria eskuratuko du Parisen 2003ko apirilaren 6an.
Kontzertuek segitzen dute eta KILLERSek berriz jotzen du Alemanian 2003ko KEEP IT TRUE FESTIVALan.